Hirugarren saria: elpargeta
Asteazkena, 2008 Urtarrila 16Lehiakide guztiek, lehiaketaren araudiak hala behartuta, gai eta ezaugarri berberak hartu zituzten bideoak egiteko oinarritzat. Hala ere, harrigarria da aurkeztutako lanen ugaritasuna. ERREKORTXOLIS taldeak aurkeztu zuen bideoak, ‘El-par-geta’ izenekoak, euskara apur bat ikasteko aukera ere eman zigun, bide batez barretxo batzuk eginda. Horregatik —akaso— lortu zuen hirugarren saria.







