Eguneko argazkiak
Astelehena, 2007 Abendua 31Hemen dituzue Rallyan ateratako argazkiak. Handiago (edo astiroago) ikusi nahi izanez gero, gure Flickr kontura jo.
Hemen dituzue Rallyan ateratako argazkiak. Handiago (edo astiroago) ikusi nahi izanez gero, gure Flickr kontura jo.
Abenduaren 29ko goiza hotz-hotza zen, eta seguruenik, batek baino gehiagok nahiagoko zukeen ohean geratu, baina —gripeak eragindako baja batzuk salbuespen— mundu guztiak konpromisoari eutsi eta, goizeko 8:30etarako, Euskal Herriko punta guztietatik hurbildutako gaztez beteta zegoen Espaloia Kafe Antzokia: Hamabi talde, guztira 75 bat lagun, hurbildu ziren Elgetara.
Bertoko lagunek harro-harro erakutsi ziguten eguna esnatzean han goitik […]
Kostata, baina epamahaiak bere lana egin eta sariak banatu ditu. Hauek izan dira hirugarren edizioko irabazleak:
1. saria (1.500 euro): TRASTAKA taldea (Gasteiz). ‘Bestaldean’
2. saria (1.200 euro): LOGUREA taldea (Eibar). ‘Hirugarren zenbakia
3. saria (900 euro): ERREKORTXOLIS (Zarautz). ‘El Par Geta’
Antolatzaileon izenean, mila esker guztioi parte hartzeagatik, eta zorionak irabazleei. Datorren urtean gehiago (eta hobeto) ezta?
Argazki gehiago […]
Aurreikusita zegoen bezala, arratsaldeko zazpietan amaitu zaie epea Ikus-entzunezkoen Rallyko partaideei beren lanak entregatzeko. Ezusteko tekniko txikiak gorabehera, puntual bukatu dute parte hartzaileek, eta lanak garaiz entregatu dituzte. Orain atseden hartzeko unea iritsi da. Tresneria jaso ondoren, askari txiki bat eskainiko diete antolatzaileek, egunean hara eta hona ibilita galdutako indarrak berreskuratzeko.
Denetariko jendea bildu da gaur […]
Elgetako Kafe Antzokia erabat hutsik geratu da, talde guztiek kamerak hartu eta kalera joan baitira irudiak hartzen. Geu ere argazkitxoak egiten gabiltza. Topagunearen flickr kontuan aurkituko dituzue.
Elgetako Espaloia Kafe Antzokia jendez lepo bete da gaur goizean goiz, Euskal Herri osotik etorri diren lehiakideekin. Uneotan gidoiak prestatzen dabil jendea, eta zalantzarik ez dugu aurten izugarrizko maila egongo dela aurkeztutako lanetan. Beheko irudian, taldeetako bat, oroigarri gisa banatu ditugun antenatxoekin harro-harro, gidoia prestatzen.
Bost lagunek osatuko dute Rallyan egindako lanen artean hiru sari potolo-potoloak banatuko dituen epaimahaia. Inor sobornatu nahi izanez gero, beraz, ondoko hauengana jo:
Jon Andueza. (Elgeta) Informazioaren Zientziatan eta Zientzia sozialetan lizentziatua, hainbat urtetan ikusi dugu kamara aurrean, batez ere telebistan. Azken urteotan zuzendari eta gidoilari lanetan aritu da eta Euskal Herri nahiz estatuko festibaletan behin […]
Gero eta hurbilago dago Rallya, eta gero eta datu zehatzagoak ditugu lehiaketaren inguruan. Hona hemen, adibidez, lehiatuko diren (zareten) taldeon inguruko datu batzuk:
Etorriko diren 15 taldeetatik, bederatzi iaz ere etorri ziren. Besteak berriak dira
Hiru talderentzat, hirugarren rallya izango da
Talde ‘beteranoen’ artean, lauk sariren bat jaso dute aurreko edizioetan
Talde berriei buruz ere bada zer aipatu: Zarauztik […]
Egun gutxi falta dira Rallyrako, eta zuetako batzuek informazio praktikoa eskatu diguzue, batez ere Elgetara iristeko moduaz-eta. Hona, bada, pistatxo batzuk:
Bilbo edo Donostialdetik etorrita: A8 autobidea hartu eta 75. irteeran (Ermua - Eibar Mendebaldea) atera. Peajea pasatu ostean, ezkerretara jo, Eibar aldera, eta zuzen jarraitu Otaola Hiribidetik aurrera. Kilometro batera, gutxi gorabehera, Unibertsitatea pasatuta, semaforo […]
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5